2016a lan eta ahalegin handiko urtea izan zen Kultur Ekintzan. Kultur Hiriburu izatea kultur etxeetako jarduera askotan islatu zen, bai eta Olatu Talka, Literaktum eta beste jaialdi batzuetan ere, programazio berezia osatu baitzuten Hiriburutzaren urtean. Hori esan ondoren, eta egunez egunekoari begira, Kultur Ekintzako arloak zuzentzen dituen kultur etxeek frogatu zuten, berriz ere, auzoetan ondo errotuta daudela. 2016an, kultur etxeek 1.267.600 bisita izan zituzten, 3.800 jarduera programatu guztira, eta 286.000 lagunek hartu zuten parte jarduerotan.
Nabarmentzekoa, halaber, Kultur Ekintzak antolatutako jaialdiek izan zuten arrakasta. Olatu Talka, Literaktum, Donostikluba, Poltsiko Antzerkia, eta abar.
Memoria jaitsi: Kultur Ekintza
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa