Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Egia KE

 memoria egia 17

2016an, Egia Kultur Etxeak kultur erreferente eta topagune izaten jarraitu zuen Egiako auzoan. Auzoaren ezaugarri bat da dinamika aktiboa eta parte-hartzailea, eta ikusgarriak dira zinez artearekin zerikusia duten jardueren kopurua eta urtean zehar horietan izaten den parte-hartzea. Musika, dantza eta antzerkia eguneroko kontua dira auzoan, eta hitzaldiak eta erakusketak ere izaten dira zenbait gunetan. Nabarmentzekoa da gazteek lantegietan edo programazioan duten presentzia, bai eta parte-hartze gero eta handiagoa ere, arte-arlo guztietan aurkezten baitituzte beren proiektuak.

 Memoria deskargatu: Egia (pdf)