Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Loiola Kultur Etxea

webgunerako 668x247 loiola. semana coral. batavia madrigal singers indonesia

Europako Kultur Hiriburutza dela eta, ekitaldi asko egin ziren auzoan: Olatu Talka, DSSirez, Hidrologikak, World Puppet Festival, Lekurik gabe, denborarik gabe, Itsasoratze Artibista, Korale... Nabarmentzekoak, halaber, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren 25. urteurrena, eta bertan bereziki Pepín Tre; Kale Anzerkia, Binéfarko txotxongilolarien Bandido Cucaracha lanarekin; Nazioarteko Folklore Jaialdia, Afrikako eta Amerikako taldeekin; edo Abesbatzen Astean Batavia Madrigal Singers abesbatza indonesiarrak Tolosako Abesbatzen Lehiaketa irabazi ondoren emandako kantaldia. Gainera, hiru film labur egin ziren: Engraxi eta Klaus, Martutenen, Juan Luis Zabalaren gidoian oinarriturik; Loiolako X-espedienteak, Mikel Pagadiren gidoiaren gainean; eta Harriak-Piedras, Maria Cristina erreginak Lorategi Hiriko lehen harria jarri zueneko 1916ko film laburraren bigarren remakea. Gainera, Gaizka Arangurenen Ni, Urumea dokumentala estreinatu zen.

 Memoria deskargatu:Loiola (pdf)