Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Larrotxene KE

memoria 2016 larrotxene kalebegiak


Larrotxene Kultur Etxea bideo ekoizpenen erreferentea da hirian eta atal honetan azpimarratzekoa da bideo langintzaren aparteko gorakada; urtetik urtera gero eta nabariagoa. 2016an XXVIII. Bideoaldia izan zen, Antzoki Zaharrean Larrotxeneko ikastaroetan egindako hamaika produkzio eta beste hainbat koprodukzio ikusteko aukera izan zen. Bestetik Kalebegiak proiektuak aipamen berezia merezi du. Larrotxenen sorturiko filma da, 12 film laburretan, ikus-entzunezkoen arloan diharduten hainbat profesionalekin elkar lanean aritu ziren Larrotxeneko ikasleak. Estreinaldia Donostiako Belodromoan izan zen 3.500 ikusleen aurrean.

 Memoria jaitsi: Larrotxene (pdf)