Astearen XXVII. edizioak japoniar kutsu nabarmena izan zuen, Fundación EU-Japan Festen eta Donostia 2016ren arteko lankidetzari esker. Horren adierazle izan ziren kartela, mende honi buruzko atzera begirako ziklo bat, sei zuzendari japoniarren presentzia eta liburu monografiko baten argitalpena. Inaugurazioan eta zenbait jarduera paralelotan ere nabaritu zen japoniar kulturaren ukitu hori.
Baina, horrez gainera, ikusleek eta kritikak ondoen baloratutako film luzeen uzta ekarri zuen 2016ak. Lehiaketa-sailean, sari guztiak eman ziren, eta SyFy telebistakateak diru-sari bat eman zuen espainiar fi lm labur onenarentzat. Proiekzioak Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian izan ziren edizio horretan ere.
Zinemaldia hiriko puntu gehiagotara iristeko ahalegina egin zen, aurrez bezala; Tabakaleran lehen aldia izan zen. Komikilabea ekinbidearekin batera jardun genuen.
Eragina denboran eta espazioan luzatzeko euskarrietako bat erakusketak izan ziren. 2016koetan, geure produkzio bat zegoen DSS2016rekiko proiektuaren barruan, Misterioaren Itsasargia, Star Trek-en 50. urteurrenari eskainitako beste bat, eta Julen Ribas marrazkilari euskal herritarraren obrari eskainitakoa (Irunen ere ikusgai egon zen).
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa