Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia

ddhh-memoria

Udaleko Giza Eskubideen sailarekin batera antolatuta, zinemaldi honen hamalaugarren edizioa izan genuen 2016an. Kontzientziak suspertu eta eztabaida sustatzen duen zinemaldia da hau. Zinemaldia inoiz baino nazioartekoagoa izan zen 2016an, Donostia 2016rekin lankidetzan burututako ekinbide bereziei esker: Human Rights Film Network Europar Foruma eta Giza Eskubideen Zinemaldiko Nazioarteko Gazte Topaketa. Jarduera horietan, beste herrialde batzuetako zinemaldi eta erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte, eta zenbait film eta ekinbide aurkeztu ziren zinea aldaketarako tresnatzat hartuta. Victoria Eugenia Antzokia egoitza enblematikoa izan zen berriz ere ekitaldi gehienentzat, baina beste gune batzuk ere erabili ziren, hala nola UBIK Tabakalera, Aieteko Jauregia...

Jarduera paraleloei bost erakusketa gehitu behar zaizkie: Bakea josiz: gatazka, arpillerak, memoria; Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan; Artea eta Giza Eskubideak: Haur eta Gazteen XII. ekitaldia; "Una flor mixe" eta beste erreportaje batzuk; eta Hondar artean.

2016an, lehiaketako ohorezko saria Tony Gatlif zinegilearentzat izan zen, ijito herriari ahotsa ematen baitio bere produkzio gehienetan. Errefuxiatuen drama izan zen proiekzio eta eztabaida bat baino gehiagotako gaia, eta egon zen astirik oroimen historikoa eta ekologia jorratzeko ere, edota Richard Oribe olinpiarraren kemena miresteko.