Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum

Literaktum Juan Jose Millas Okendo web

Literaktum jaialdian 19 literatur proposamen izan ziren, askotarikoak, eta nazioartean sona duten izenak bildu zituen maiatzaren 2tik 14ra bitarte. Bereziki magikoa gertatu zen James Rhodesek eta Mikel Chamizo kazetariak San Telmo Museoan egindako solasaldi-kontzertua. Juan José Millásek bete egin zuen Okendo Kultur Etxeko ekitaldi-aretoa, eta beste hainbeste lortu zuen Elvira Lindok Tomasenen. Gainera, Literaktumek literaturaz gozatzeko beste modu bat proposatu zuen, Bernardo Atxagaren Muskerraren Bidean egindako bidaia baten bidez, haren jaioterri Asteasuko kale eta parajeetan barrena.