Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Surfilmfestibal 2016

surf-memoria

Festibalaren 14. edizioa ez zen erraza gertatu, izenburu handirik ez zelako izan estreinaldien artean, eta eguraldia ere ez genuelako alde izan kanpoaldean egindako bi egunetan. Nahiz eta babesleak galtzeak mugatu egin zituen zenbait proposamen, ekitaldiak frogatu zuen, beste urte batez, baduela gaitasunik egokitzeko, eta beti bezain original agertu zen edukien eta formen aldetik. Hala, Albaolako Abentura Ozeanikoak sekulako arrakasta izan zuen jendearen, ontziolako taldearekiko lankidetzaren eta edukiaren aldetik. Leku guztiak bete ziren, eta gau magikoa izan zen surf-kultura ospatzeko.

Berriz ere, munduko surfean ezinbestekoak diren lagunak biltzea lortu zen, eta zinea, kultura, ingurumen-proiektuak, musika eta giro ona nahastu zituen proposamenak.

2015eko edizio paregabearen ondotik, hondartzako jardueraren proposamenari ez zioten lagundu eguraldiak eta olatuek, baina, hala eta guztiz ere, eta nahiz eta jende gutxiago bildu, zaleek eta belaunaldi berriek hartu zuten parte Zurriolako Olinpiadetan. Formatu originala, inondik ere, aldi on bat pasatzeko, surflariak eta surflari ez zirenak nahastuta, Donostiako hondartzetan eta inguruetan, festibalera nazioartetik etorritako gonbidatuekin batera.