Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Surfilmfestibal 2015

aileens-2

Surfilmfestibalek hamahirugarren edizioa egin zuen 2015ean. Jaialdi honek lotura estua du Donostiaren identitatearekin eta irudiarekin, eta hiriak itsasoarekin duen harremanarekin. Etengabe ari da aldaketa-prozesuan, eta 2015ean Okendo Kultur Etxera iritsi zen, erakusketa hausle bat aurkezteko hain zuzen ere: Surfa, Zibilizazioa eta Barbariea; erakusketa horrek, Surfa, Arkitektura eta Hirigintza jardunaldiarekin batera –EHUko Ikastegi Politeknikoaren lankidetzan antolatua–, gizakiak mundu osoko kostaldeak nola ustiatzen dituen hartzen zuen gaitzat; gurera begira, berriz, Gros auzoko hirigintzaren bilakaera izan zuen erakusgai, eta nola joan diren aldatuz auzoa, hondartza eta olatuak. Auzoko ospakizunetan, izan zen egun handi bat ere, hondartzako surf-eguna, Groseko Surf Indarra elkartearekin lankidetzan antolatua: kontzertuak, El hijo del pescador filmaren estreinaldia Europan –Saguesko zabaldia jendez mukuru beteta–, eta Plate Selector Truck Tour izeneko desfilea izan ziren egun horretan.