Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Musika

Donostia Kulturan, Musikaren emanaldiei eta hedapenari dagozkien ekintzetan, hainbat eta hainbat agertoki, lankidetza, proposamen eta estilo izaten dira tartean.

Dagokion atalean adierazi denez, Victoria Eugenia Antzokiaren programazioak eskaintza horretako proposamenik interesgarrienak bildu ditu 2013an. Horren erakusgarri dira, besteak beste, Ismael Serrano, Pablo Milanés, Chuchito Valdés, Ara Malikian eta  Kepa Junkera, Judith Jauregui edo Ruper Ordorikarenekin batera. Horrez gainera, oso nabarmentzekoa da programazio hori ahal izan den neurrian bertako eragile, agentzia eta elkarteekin batera gauzatu dela.

Eñaut txikia
Eñaut Elorrieta
Judith txikia
Judith Jáuregui
Nick Lowe txikia
Nick Lowe

Antzoki Zaharrean, berriz, zortzi musika-emanaldi eskaini dira; izen ezagunak tartean: Alex Ubago, Nick Lowe, Eñaut Elorrieta, Mikel Markez.

Donostia Kulturako Musika Departamenduak programatzen du Kursaal Eszenaren Herri Musika saila. 2013an, 12 entzukizun izan dira.  Horietatik, bost Euskal Musikakoak. Besteak beste, nabarmentzekoak Kalakanena eta Berri Txarrakena. Baita Hesianen kontzertua ere, eta Sortuko dira besteak eta Kantu txikiak izeneko emanaldiak. Nazioarteko popari dagokionez, Jethro Tull izan zen izenik nabarmenena, baina ez ziren atzean geratu Lloyd Cole, Alasdair & Natalie Haas, The Waterboys eta The Tallest Man on Earth. Bestalde, Paco Ibañez izan genuen musika espainiarraren ordezkari.

2013an, martxoaren 8, 9 eta 10ean, Donostiako Nazioarteko XVIII. Piano Lehiaketa izan zen; edizio honetan 130 parte-hartzaile baino gehiago izan genituen maila guztiak kontuan hartuta (1. oinarrizkoa, 2. oinarrizkoa, 1. ertaina, 2. ertaina, 3. ertaina, 1. goi-maila eta 2. goi-maila) –tartean, Euskadiko 14 musika-eskolatako ikasleak–, eta jende asko izan zen entzuleen artean ere.
Gainera, euskal musikaren hedapenari laguntzeko, atal guztietan izan zen euskal konpositore baten lan bat.

Bestalde, aipatzea komeni da lankidetza-itunak eta akordioak egin direla Donostiako musika-erakundeekin: Musikene, EGO, Euskadiko Orkestra, Cultura Musical elkartea, Musikagileak, Francisco Eskudero Kontserbatorioa, Udalaren Musika eta Dantza Eskola; eta hartara estutu egin direla musikaren alorrean diharduten erakundeen arteko harremanak.

Orobat, Departamendu honen esku dago Heineken Jazzaldiaren programazioa ere; 2013an, 48. edizioa egin da, eta arrakasta handia izan da entzuleen eta kritikaren aldetik. 150.000 entzule izan ziren 83 kontzertuetan, uztailaren 24tik 28ra bitarte.

Piano lehiaketa txikia
XVIII. Concurso de Piano Ciudad de San Sebastián
pablo milanes txikia
Pablo Milanés
Ruper Ordorika txikia
Ruper Ordorika

Musika Unitateak 59 kontzertu sustatu zituen bere aretoetan (24.946 entzule); horietatik, 19 euskarazko emanaldiak izan ziren: 28 kontzertu Victoria Eugenia Antzokian (Areto Nagusian), 11 kontzertu Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoan), 12 kontzertu Kursaal Fundazioan, 8 kontzertu Antzoki Zaharrean.