Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2013

Z Danborradak ireki zuen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astearen edizioa, zeina urriaren 26tik azaroaren 1era artean egin baitzen; keinu zombie bat hiria berreraiki zeneko bigarren mendeurreneko ospakizunari. Aretoetan ikus-entzuleen kopuruari eutsi zitzaion, eta jarduera paraleloetan (erakusketak, inaugurazioko parada...) gehitu egin ziren parte-hartzaileak; izan ere, zinemaldi honek oso bizirik dirau urteurren garrantzitsu batera bidean.

danborrada z
Danborrada Z

Bi pertsonaia donostiarrek, Orquesta Mondragón-eko Javier Gurruchagak eta Popotxok, bide bat urratu zuten kartelean Garras humanasen birkreazioa eginez, hots, beldurrezko zineko klasiko bat eta programazio ofizialean ageri diren generoko azken joerak lotuz. Bienvenidos al fin del mundok irabazi zuen ikusleek film luze onenari emandako saria, eta hartara berretsi egin zen azken urteetan komedia fantasiazkoek izan duten harrera ona.

Sorkuntza bultzatzeko lehian, zinemaldiak film laburraren formatua ere saritu nahi izan zuen, sari batzuk dirutan emanez eta Animazioari eskainitako sail bat sortuz.

gurruchaga  popotxo
Javier Gurruchaga eta Popotxo, aurtengo kartelaren irudia
bienvenidos al fin del mundo
"Bienvenidos al fin del mundo"

Victoria Eugenia Antzokiak laurogeiko urteak gogorarazten zituen ziklo bat hartu zuen oraingoan, Cannon Estudioei eskainitakoa. Dena euskaraz azpidatzita.

teatro principal
Antzoki Zaharra
bartalos
Gabe Bartalos ("Saint Bernard" filmaren zuzendaria)
quimera fx
"Quimera FX" erakusketa

2013ko erakusketek sekulako arrakasta izan dute, batez ere Expo Syfyk, film ospetsuetako objektu originalak eta kopiak jartzen baitzituen ikusgai, eta Quimera FX-ek, zeina efektu berezien konpainia Euskal Herriko batek aurkeztu baitzuen. Nacho Fernández marrazkilaria izan zen Euskadi Fantastikoa erakusketen edizio honetako protagonista.

Nekrogune jardueren sailak, Z Danborrada arrakastatsuaz hasteaz gainera, bide berriak urratzen jarraitu du adin askotako jendeak parte har dezan.