Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Taller de radioficción y radioteatro. Inko Martín

Ikastaroa
Irudia, soinua eta komunikazioa
Casares K.E.
2017 Urr 16 - Urr 27
Astelehena, Asteazkena, Ostirala
/ 18:00 - 21:00
55,00 EUR
Gaztelaniaz

Sormenaren ikuspuntutik irratigintzako hizkuntza eta tresnak aztertzeko tailer praktikoa (ahotsa, musika, soinu-efektuak eta isiltasuna); entzulearen irudimena sustatzeko eta emozioak azaleratzeko gai diren soinu bidezko istorioak sortzea da helburua.

Inko Martín Mancisidor 1979ko otsailaren 17an jaio zen, Donostian. Komunikazioaren eremuarekiko lehenbiziko harremana zinemarekin izan zuen: Saroben (Urnieta, Gipuzkoa) eta TAIn (Madril) jardun zen zinemagintza ikasten. Irratigintzari dagokionez, haren alderik sortzaileena ikasi zuen, Ángeles Oliva, Toña Medina, Miriam Poncelas, Nilo Gallego eta Javier Gallegoren eskutik ikasi zuen.

2010ean, Radio 3eko irrati-fikziozko gidoien saria irabazi zuen Ninfosis lanagatik, eta Maldito duende (Radio Círculo, Madril) eta Vallekana beach (Radio Vallekas, Madril) programetan hasi zen lanean.

2013an, Von Conspiracy konpainia sortu zuen, eta, Donostia Kultura eta Casares Irratiaren eskutik, Cerca del umbral irrati-antzerkia Bajo el influjo del Koko irrati-performancea estreinatu zituen. Bere gidoietako bat (Cielo) Radio Vitoriako irrati-antzerki lehiaketako lau finalisten artean geratu zen 2013an, eta irrati-antzerkiko Frasquita Larrea gidoi-sarian garaile izan zen San Salvador lanarekin. Bestalde, # 48 Manuscrito podcasta egin zuen para Hots! Irratirako (Arteleku).

2014an, Transmissions izeneko podcast bat plazaratu du, Internet bidez, eta irrati-antzerkiko lan labur bat (Bienestar) estreinatu du Pabellón 6ko antzerki laburreko jaialdian (Bilbo).

Bestalde, sormenezko irratigintzari buruzko ikastaroak ematen ari da, azken urteotan, Donostian, Madrilen, Getxon, Medellínen eta Vienan, eta Frantzia, Austria, Ingalaterra, Portugal eta Esloveniako zenbait jaialditarako hautatu dituzte bere soinu-lanetako batzuk.

Biografia osoa: www.inkomartin.com

 

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu