Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Irrati antzerki tailerra. Anartz Zuazua

Ikastaroa
Irudia, soinua eta komunikazioa
Casares K.E.
2018 Urt 08 - Mar 12
Astelehena
/ 18:00 - 20:00
Matrikulazioaren amaiera: Urtarrila(r)en 19-(e)an 2018
108,00 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Ikastaroko parte-hartzaileek irrati-antzerki bat prestatuko dute, eta antzezlana ahotsarekin interpretatzeaz gain, entzuleak istorioa ondo irudikatzeko behar duen soinu-banda eta efektuak ere egingo dituzte. Jolas dibertigarria izango da.

ANARTZ ZUAZUA

Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki-laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki-eskolan egin zituen ikasketak. Ordutik, antzerki-irakasle, zuzendari eta aktore gisa lan egin du. Antzerkian Orain, Arteszena, Real Teatro de la Zarzuela, Ados, Txalo, Vaiven, Gorringo... antzerki taldeentzat lan egin du. Azken talde honentzat "Kutsidazu bidea Ixabel" arrakastatsua zuzendu zuen. 2006. urtean "Xomorroak" antzerki-lanarekin Max sarietan izendatua izan zen. "Jaun eta Jabe" telesaila izan zen telebistan aktore bezala egin zuen lehen lana, eta ordutik ez da gelditu. "Wazemank" eta "DBH" dira telebistan zuzendari bezala egin dituen lanik arrakastatsuenak. Zinean ere esperientzia handia du: besteak beste, "Celda 211" eta "La Herida" filmetan lan egin du. 2010. urtean "Él nunca lo haría" laburmetraia zuzendu zuen. 200 zinemalditan egon zen, eta 40 sari jaso zituen. 2012. urtean Borobil Teatroa sortu zuen eta dagoeneko 3 antzezlan ekoiztu ditu. Azken aldian, antzerkiko lana aktoreen coach-lanekin tartekatzen du. "8 apellidos vascos" pelikulako protagonistaren, Dani Roviraren, coach-a izan da pelikula horretan.

 

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu