Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Irratigintza. Forki eta Sergio Errasti

Ikastaroa
Irudia, soinua eta komunikazioa
Casares K.E.
2017 Aza 15 - 2018 Ots 07
Asteazkena
/ 16:45 - 18:45
85,00 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Ikastaro honen bidez, irratsaio bat egiten ikastea da helburua. Ikasleek irratiaren arlo ezberdinak barrutik ikusi eta ikasteko aukera izango dute: lokuzio-teknikak, gidoiak, alde teknikoa, eta abar.

Jose Joaquin Forcada Unanue "Forki": Zumaian jaioa. 80. hamarkadaren amaieran Loiola Irratitik pasatakoa, hogeita hamar urte baino gehiago daramatza irratigintzan. Donostiako Herri Irratia zen hartan lehengo eta Onda Vascaren aterkipean orain. Irratigintzaren esparru guztiak landu ditu: soinu-teknikari, musika arloan erreferente "Azken furgoia" saioan eta "Euskadi Hoy Fin de Semana" saioangaur egun. Kulturgintza gaietan aditua da, baita irratirako publizitatea editatu, lokutatu eta montatzen ere.

Sergio Errasti Guinea: Donostian jaioa. Komunikazioaren arlo ezberdinetan lan egindakoa da (Agencia EFE, ETB, Zum edizioak...), baina Irratigintza Masterra egin zuen Madrilen eta hamarkada bat baino gehiago darama irratigintzan. Onda Vascan egiten du lan gaur egun.

 

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu