Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Irrati-formula eta ahots-teknikak. Maider Gorostegi eta Joseba Sacristán

Ikastaroa
Irudia, soinua eta komunikazioa
Casares K.E.
2017 Urr 17 - Aza 14
Asteartea
/ 19:00 - 21:00
54,00 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Irrati-formularen munduan murgilduko gara Gaztea Irratiko Maider Gorostegi eta Joseba Sacristánen eskutik. Irrati-formularen oinarriak zehaztuko dira: ahotsaren garrantzia azpimarratuko da, ahoskera eta entonazioa landuz. Hau da, errealizazio-mahai bateko teknikarekin uztartuz. Bestalde, ahotsa formatu eta irratsaio desberdinetara egokitzeko teknikak landuko dira.

Maider Gorostegi: Kazetaritzan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Gazteako esataria. Bikoizlea: serieak, pelikulak, spotak, kuñak. Bideoklipen aurkezpenak EITB Kulturan, informatiboetako esataria Euskadi Irratian eta "La Porrusalda" Herri Irratian.

Joseba Sacristan: Ikusentzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-teknikaria. Gazteako esataria. Bikoizketa, animazio eta publizitzteko aktorea. Komunikazioa, kazetaritza eta publizitztean graduatua.

 

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu