Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Musika elektronikoa eta irratia: Telmo Trenor

Ikastaroa
Irudia, soinua eta komunikazioa
Casares K.E.
2021 Urr 18 - Aza 22
Astelehena
/ 18:00 - 20:00
Matrikulazioaren amaiera: Abendua(r)en 31-(e)an 2021
77.00 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Musika elektronikoa eta irratia elkartuko ditugu ikastaro honetan. DJ ikastaro arrunt batetik haratago joaten saiatuko gara, eta formatu ezberdinetan (biniloak, CDak, MP3ak) musika nahastu edo pintxatzen ikasteaz gain, iturri berriak bilatzen, ahotsak grabatzen edota podcast plataformetan edukiak zabaltzen ikasiko dugu, besteak beste.

Telmo Trenor - Donostia 1986

DJ eta produktorea. Rap-doinuekin batera, R&B, zein doinu tropikal eta kosmikoak ere lantzen ditu. Bere ibilbidearen adibide dira orain arte argitaratu dituen lanak: Guaraná (2012), Tropikalia (2012), Maps (2015) eta Heat (2018). Donostiako Jazzaldia edo Sonar bezalako jaialdi entzutetsuetan parte hartu du. NAIZ irratian Sateliteak izeneko programa zuzentzen du.

Bio osoa : Telmo Trenor

 

Oharra: Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Horregatik, Donostia Kulturaren Kontingentzia planak agindutako segurtasu eta higiene neurriak jasotzen dituen protokoloa errespetatu beharko da.

Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen, eta ikastaroa egin bitartean behar izan daitezkeen musika-tresnak edo bestelako materialak ikastaroko ikasleek emango dituzte. Ikastaro batzuetan, Donostia Kulturak hasierako oinarrizko materiala jarri ahal izango du.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Ikastaroak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin