Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Iruñeko Gazte Orkestra: Munduari itzulia 60 minututan

Musika
Iruñeko Gazte Orkestra
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Api 18
/ 18:00
20 EUR
Atzeratua

Oharra: Kontzertu hau ekainaren 30era atzeratu da. Sarrerek data berrirako balioko dute. Sarrera itzuli nahi dutenek ekainaren 30era arte egin ahal izango dute. Sarrera online erosi zutenek mezua bidali beharko dute dksarrerak@donostia.eus helbidera eta leihatilan erosi zutenek honako inprimakia bete beharko dute.

Bidaiatzea faltan sentitzen duzu?

Aranjuezetik paseatu nahi duzu? Eta Mexikotik?

Bidaiatu gurekin!

Nahiz eta egunotan egoera zaila den, Iruñeko Gazte Orkestrak 60 minututan munduari itzulia ematera gonbidatzen zaitu. Emanaldi interesgarria dugu eskaintzeko: Aranjuezgo Kontzertu zoragarria, Erakusketa bateko Koadroak eta Huapango.

Horrez gain, Unai Insausti gitarrista donostiarra izango dugu gurekin. Kontzertu honetan espezializatua eta hainbat sari jasotakoa.

Ez duzu ekipajerik ekarri behar, gozatzeko gogoa besterik ez!!

Zure zain egongo gara apirilaren 18an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian!!

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu

Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu