Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Anari

Musika
Anari
Antzoki Zaharra
2021 Eka 16 - Eka 17
/ 19:00
15 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Oharra: Ekainaren 17ko kontzertuko sarrerak ordu gutxitan agortu ondoren, Anarik bigarren kontzertu bat eskainiko du ekainaren 16an. Sarrerak martxoaren 24ko 12:30ean jarriko dira salgai online eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado (teklatuak), Xabi Etxeberri (biola)

Euskal musikaren eszenako ahots pertsonalenetakoa dugu Anari, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu.

Hogeita bost urteko ibilbidean musikari anitzekin jardun badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga Txap. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak. 2018an Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimendu gisa.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu