Jurgi Ekiza (ahotsa), Beñat Serna (gitarra), Mikel Caballero (baxua), Josu Aginaga (gitarra), Miguel Moyano (teklatuak), Gaizka Salazar (bateria)
EraBatera Gatibu taldeko Gaizka Salazarrek, Mikel Caballerok, Ken Zazpiko Beñat Sernak eta Willis Drummondeko Jurgi Ekizak, Smile eta Garirekin aritzen den Miguel Moyanok eta Duobiteko Josu Aginagak osatzen dute. 2018an plazaratu zuten lehen diskoa, Antipodetan, Gaizkaren aitaren heriotzak eragindako saminetik sortutako kantuekin. Oraingo honetan, Izpi Galdua lanarekin, bizipozari kantatu nahi diote, ospatzeko modukoak begitantzen zaizkien ekintzei, esaterako, amets egin eta ametsak egi bihurtzeari, ume baten jaiotzari, musikak eragiten duen kemenari edota naturarekiko dugun atxikimenduari.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa