Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Musikagela Weekend XI: Mihise + Tenpera + Watxuwei

Musika
DKluba
musikagela-weekend-xi-mihise-tenpera-txarkey
Intxaurrondo K.E.
2021 Api 17
/ 18:00
10, 6 EUR
Euskaraz
Azken ordukoak Euskaraz

OHARRA: Osasun arrazoiak direla eta, Txarkeyk ez du kontzertuan parte hartuko eta Watxuwei taldea ariko da bere ordez.. Sarrera itzuli nahi dutenek apirilaren 17ra arte egin ahal izango dute. Sarrera online erosi zutenek mezua bidali beharko dute dksarrerak@donostia.eus helbidera eta leihatilan erosi zutenek honako inprimakia bete beharko dute.

Musikagela Weekend Musikagelaren festa da. Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom's Elkarteak kudeatutako zerbitzu honek hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu eta, horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, Master Class, etab. Eskaintzen ditu. Aurtengo jaialdirako, 3 banda ditugu: Mihise, Tenpera eta Watxuwei.

MIHISE

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da, bertako hiru kideak lehendik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutakoak dira. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. Orain lehen diskoa grabatu dute Berako Atala estudioan, Kronik@ (2020, Balio Dute). Baxua eta abestu: Beñat Urteaga. Gitarra eta abestu: Antton Aranburu. Batería: Mikel Olasagasti

TENPERA

Iker Munduate (gitarra eta ahotsa), Iker Torra (baxua) eta Jon Almuedo (bateria) Donostiako power trio zaratatsu bat dira. 2017an eta 2019an argitaratu zituzten lehen EPak, grunge kutsuko eta emo ukituko abestiekin. Kutxa Kultur Musika izan zuten egonaldian 8 abesti konposatu zituzten eta joan den neguan Corsarios Estudios grabatu zituzten Lolo Ruizen gidaritzapean.

Aurten kaleratuko duten Cheap Burger diskoaren aurrerapen abestia plataforma guztietan dago eskuragarri.

WATXUWEI

Eñaut Muñoa (Ahotsa), Marttin Heres (Bateria), Willy García (baxua) eta Aitor Soroa (gitarra) osatzen dute R'n'R bertsioak egiten dituen Watxuwei taldea. David Bowie, The Cure, Pixies eta Bap!! bezalako klasikoen nahiz gaur egungo Berri Txarrak edo Willis Drummond taldeen bertsioak egiten dituzte.





Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu