Albert Boadella aktore eta dramaturgo ezagunak zuzentzen duen antzerki musikaleko ikuskizun honek Maria Callas sopranoaren irudian sakontzen du. Antzezlana kantari estatubatuarraren goraldiaz eta gainbeheraz egindako kontaketa da. María Rey-Joly eta Antonio Comas aktore eta kantariek interpretatua, antzezlanak Maria Callas bakarti eta deprimitu bat erakusten digu, Parisko egoitzan bizi ezinik bizi dena, mundutik aldenduta. Haren bikotekidea, Aristoteles Onassis, hil egin da, baina Callasek gogoan du oraindik, nahiz eta oinaze handia eragin zion Jacqueline Kennedyrekin alde egin zuenean.
Ferruccio du lagun bakar, bere errepikatzaile pertsonala. Callasek bere bizitzako unerik handienak gogoratzen ditu, kantatu zituen opera-dramak eta Onassisekin izandako harreman gaiztoak nahasiz.
Maria Callas XX. mendeko opera-bakarlaririk handiena izan zen kritikarien aburuz. Jainkozkoa deitzen zioten. Haren ahots paregabea gai zen ñabardurarik konplexuenak eta ustekabekoenak adierazteko.
Egitaraua:
Norma, Manon Lescaut, Tosca, Otello, La Wally, Madama Butterfly... operen aria eta duoak.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa