Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Les Fous

Musika
Tokiko taldeen hautaketa, 56. Donostiako Jazzaldia
Les Fous
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2021 Ots 23
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte

Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Olatz Otxoa "Otxi" (ahotsa, perkusioa)

Les Fous 2011n sortu zen ahots-hirukote gisa, Santi Romanok eta Ainhoa "Noa" Eguigurenek Olatz Otxoa "Otxi" ezagutu zutenean; izan ere, hark ematen dio taldeari erotasun hori, eta hortik dator ere izena: Les Fous (Eroak).  R&B, pop eta soul arteko fusioa egiten duteta hiru disko dituzte kaleratuta. Taldearen bigarren EPak, Feel Finek (2015), ate ugari zabaldu zizkien, haien artean Jazzaldikoak; 2016, 2017, 2018 eta 2020an eman zituzten kontzertuak jaialdi honetan.

2021ean, beren hasierako soinura bueltatu da taldea, ahots-hirukote gisa, pianoak eta perkusio akustikoak lagunduta, "a capella"-n eta bere R&B-pop estilo horren bertsio intimo eta akustikoago bat eginez.

Gonbidapenak antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira kontzertuaren egun berean (2 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko).

Informazio gehiago Donostiako Jazzaldiaren webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu