Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk beranduago, 2014ko martxoan, Pillotegiko saioak izeneko bere lehen EPa kaleratu zuen.
Dinamika geldiezinean, 2019ko maiatzean hirugarren lan luzea argitaratu zuen, eta laugarrena urte bereko irailean, bien artean disko bikoitz eta izenik gabekoa osatuz. Talde sendoa edukitzeak ematen duen egonkortasunari heldurik, bandak askatasunez esperimentatzeko bidea hartu du. Rock progresibo usaina dario oraingoan ere Iñigo Irazokirekin Atalan grabatu duten lan bikoitz berri honi, Iñigo Ozaeta, Andoni Olaetxea eta Iker Vázquezen laguntzarekin.
*Argazkia: Amaia Aiama.
Antolatzaileak: Bes-te-bat! eta Donostia Kultura
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa