Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Amateur + Charly

Musika
DKluba
amateur-charly
Intxaurrondo K.E.
2020 Urr 17
/ 19:00
5 EUR
Gaztelaniaz
Bertan behera

Urriaren 13ko oharra: kontzertua bertan behera geratu da osasun arazoak direla medio. Sarreren dirua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da. Victoria Eugenia Antzokiko edo Antzoki Zaharreko leihatilan erositakoek honako inprimakia bete beharko dute, eta dirua itzultzeko prozedura martxan jarriko da.

AMATEUR

Mikel Aguirre, Cheli Lanzagorta eta Iñaki de Lucas La Buena Vidako kide ohiek Debut! disko bikainarekin argi utzi zuten estatuko talde garrantzitsuenetako bat izan zenaren dotoreziari eta kantak egiteko arteari eutsi diotela.

Egun bigarren lana grabatzen ari da Amateur eta bigarren diskoa osatuko duten abestien aurrerapena eskainiko digu Intxaurrondon.

CHARLY

Hirian ongien gordetako sekretuetako bat. Fina eta dotorea, melodiarako berezko sena eta benetako outsider espiritua ditu eta Charlyk hiriko hainbat musikari belaunaldien begirunea irabazi du.

Besteak beste, 90eko hamarkadan Amor a Traición taldean lagun izan zuen Rafael Berrio zendu berriarena edo Los Bracco taldearena. Izan ere, azken talde horren abeslariarekin Charly & Pavlyuchenko bikote sailkaezina osatzen du. Oraingo honetan, bakarka, Charlyk bere alderdirik pertsonalena aurkeztuko digu.



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu