Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Olatz Salvador: Aho uhal

Musika
Musika
Olatz Salvador, Aho Uhal
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Ots 07
/ 19:00
15 EUR
Euskaraz
75' minutu
Euskaraz

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasei tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas...), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak. Aro berriari hasiera emateko ilusio bereziz  ondoan izango ditu Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra) eta artista gonbidatu ugari: Pablo Novoa gitarra-jole eta ekoizlea, La Mare Cadizko abeslaria, Idoia Asurmendi, Gartxot, Garazi Esnaola piano-jolea eta Elene Carreto dantzaria.

Bes-te-bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituko kontzertua

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu