Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Sílvia Pérez Cruz, Farsa (género imposible)

Musika
Musika
Sílvia Pérez Cruz, Farsa (género imposible)
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Aza 18 - Aza 20
/ 20:00
30 EUR

Farsa (género imposible) da Silvia Pérez Cruzen lan diskografiko berriaren izenburua. Orain arte, disko batzuetan bere konposizioak eta besteetan beste artista batzuen kanten bertsioak –berak dioenez, "interpretaziotik sortu nahi izaten ditudanak"– bildu izan ditu. Farsa (género imposible) lehen motako albuma da, Silviaren beraren konposizio berriek osatua, zeinak beste arte-arlo batzuekiko elkarrizketan sortu izan baititu: antzerkia, dantza, zinea, poesia edo pintura.

2019 eta 2020 urteetan grabatu zen, eta kantariak ageri dugunaren eta benetan garenaren bitasunaz duen kezkari erantzuten dio: nola bizirauten duen barneko hauskortasunak, geure baitakoak, garai hauetan non azalekoa hain baita itogarria, non ikusten dena entzuten denarekin nahastera irits baitaiteke.

Kontzertu hau, bera bakarrik, esan berri denari emandako erantzun posibleetako bat da, norberaren baitarako bidaia sakona, musikaren bitartez. Agertokian bere gitarrarekin bakarrik, espazio barnekoi, soildua sortzen saiatzen da, zuri-beltzean, solas zuzena eta iragazkirik gabea ikus-entzuleekin; aretoan pertsona bakoitzari begietara so egiteko moduko espazioa, gogoetak partekatzekoa Sílvia hizkuntza unibertsaltzat duenari buruz: emozioena.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu