Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Grande Days + Elena Setien + Xabier Erkizia: Mirande

Musika
Grande Days + Elena Setien, Jauregi Hotzean
Antzoki Zaharra
2020 Urr 04
/ 19:00
12 EUR

Grande Days-ek, Xabier Erkizia eta Elena Setiénekin batera, Mirande (Forbidden Colours 2020) diskoa aurkezten du, Beasainen Igartza Musika zikloan elkarrekin emandako kontzertu batetik sortua. Albuma Jon Mirande idazlearen poemek osatzen dute. Mirande Parisen sortu zen, joan den mendeko 20ko hamarkadan, eta artista ez onartua izan zen, ideologia kontrajarriak eta batik bat probokatzaileak agertzen zituena. Inoiz ez zuen lortu garaiko euskal intelektual gehienen artean nagusi zen giro ideologikoarekin bat egitea, baina haren obra euskarazko poesia modernoaren hastapenetan jarri beharra dago.

Haren poema batzuk musikatzeko ideiak elkartu zituen Grande Days eta Elena Setien, zenbait arrazoi pisuzko zirela medio: haren poemak oso gutxitan musikatu izana, eta pertsonaia enblematiko bezain ez-ulertua zen "poeta madarikatu" haren arte-munduan barneratzeko asmoa.

Kolaboratzailea: Born to Bingo

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu