Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Marco Mezquida: Beethoven Collage + Rymden: Bugge Wesseltoft-Dan Berglund-Magnus Öström

Musika
55 Jazzaldia
Trinitate plaza
2020 Uzt 26
/ 20:00
28 EUR

Marco Mezquida: Beethoven Collage

Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Pablo Selnik (xirula), David Xirgu (bateria)

Alemaniako musikagile ospetsua jaio zela 250 urte beteko diren honetan, Marko Mezquidak eskaintzen dion omenaldia da Beethoven Collage. Mallorcako piano-jotzaileak, Ludwig van Beethoven jenialaren unibertso musikalean barneratu eta, bere sormen txundigarriarekin, haren sorkariak interpretatuko ditu. Jatorrizko obrari dion maitasun sakonetik jaiotako lana da, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta konpositore baten prismatik egina. Emaitzak boterea, sotiltasuna, edertasuna eta umorea elkartzen ditu.

 

Rymden: Bugge Wesseltoft-Dan Berglund-Magnus Öström

Bugge Wesseltoft (pianoa, teklatuak), Dan Berglund (baxua), Magnus Öström (bateria)

Nahiko argi zegoen New Conception of Jazz eta e.s.t. (esbjorn svenson trio) taldeak, 90eko hamarkadatik esploratzaileak eta esperimentatzaileak izan zirenak eta lehendik zegoenaren mugak bilatu eta muga berrien bila abiatu zirenak, elkartu egingo zirela talde bikain bat sortzeko:Rymden

Rymden hitzak espazioa esan nahi du, planeten, izarren, galaxien, kosmoaren espazioa. Taldearen musika dinamismoz eta, aldi berean, giro malenkoniatsuez josita dago.Doinu epikoak, drama, tentsioa eta lasaitasuna eskaintzen dizkigu.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin