Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Perico Sambeat Plays Zappa + Benavent, di Geraldo, Pardo

Musika
55 Jazzaldia
Trinitate plaza
2020 Uzt 24
/ 21:00
24 EUR
 

Perico Sambeat Plays Zappa

Perico Sambeat (saxo altua), Javier Vercher (saxo tenorra), Voro García (tronpeta), Toni Belenguer (tronboia, Iván Cebrián (gitarra), Santi Navalón (pianoa), Julio Fuster (kontrabaxua), Miquel Asensio (bateria)

Perico Sambeatek, Valentziako beste zazpi musikari bikain lagun dituela, Frank Zapparen musikan oinarritutako jazzeko moldaketarik onenetako bat lortzen du, estatubatuarraren errepertorio paregabea jazzaren lurraldeetara eramanda. Hori bai, bere esentziaren izpirik ere galdu gabe.

 

Carles Benavent – Tino di Geraldo – Jorge Pardo

Carles Benavent (baxu elektrikoa), Tino di Geraldo (bateria), Jorge Pardo (Saxoak, txirula)

Carles Benaventek, Tino di Geraldok eta Jorge Pardok taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko digute, Flamenco Leaks, zeina iazko urtearen hondarrean argitaratu baitzuten hirukotearen lehen diskoa El directo de Sevilla merkaturatu zuteneko 20. urteurrena ospatzeko.

Sorkuntzan eta interpretazioan ibilbide luze eta aitortua duten hiru maisu handiren elkartea da. Askok gogoan izango dute oraindik 2002an Trinitate Plazan eskaini zuten kontzertu gogoangarria, Diego Amador, eta Diego Carrascorekin eta Chick Corea gonbidatu berezi gisa zutela.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin