Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Oreka TX: Koklea + Michel Portal New Quintet

Musika
55 Jazzaldia
Trinitate plaza
2020 Uzt 23
/ 21:00
28 EUR

Oreka TX: Koklea

Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzouki), Iñigo Egia (perkusioa)

Harkaitz Mtz. de San Vicentek eta Igor Otxoak sortu zuten taldea 1997an, eta, ordutik hona, etenik gabe, txalapartaren aukerak ikertzen eta zabaltzen ahalegindu dira, bai instrumentuaren musikaltasunari dagokionez eta bai hainbat materialekin esperimentuak eginez (jatorrizko zura ez ezik, harria, teilak, banbua... bai eta izotza ere). Bost kontinenteetan aurkeztu dituzte sortutako lanak, eta jakin izan dute publikoa eta kritika espezializatua bereganatzen.


Michel Portal New Quintet

Michel Portal (klarineteak), Bojan Z. (pianoa), BrunoChevillon (kontrabaxua), Nils Wogram (tronboia), Jeff Ballard (bateria)

Michel Portal baionarra, jazzeko euskal musikarien dekanoa, artista sailkaezin horietako bat da, finkatuta dagoenari desafio egiten diona eta mundu guztia harritzen duena jotzen dituen instrumentu guztiekin erakusten duen maisutasunagatik. Klarinete-jotzaile aparta da, eta musika klasikoaren munduan Brahmsen eta Mozarten interpretazioengatik da ezaguna.Batez ere klarinete baxuan nabarmentzen da, Eric Dolphyren lorratzari jarraituz, baina ez da atzera geratzen saxo altuarekin (hasieran Paul Desmonden eragina izan zuen), tenorrarekin eta sopranoarekin, edota bandoneonarekin ere. Instrumentu horiek guztiak jotzen dituelako, musikari buruz duen ikuskerarengatik eta agertokian inprobisatzeko duen gaitasunagatik da Michel Portal Europako jazz free deitzen denaren lehen mailako artista.1971n egitura irekiko Unit proiektua jarri zuen abian, eta esan daiteke laborategi musikala izan dutela Frantziako abangoardiako hainbat eta hainbat musikarik

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin