Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Anja Lechner & François Couturier

Musika
55 Jazzaldia
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Uzt 23
/ 12:30
12 EUR

Anja Lechner (biolontxeloa),François Couturier (pianoa)

Ana Lechner biolontxelo-jotzailea eta François Couturier pianista aspalditik ari dira elkarlanean musikaren munduan, eta kontzertu ugari eman dituzte eta goraipatutako hainbat disko grabatu dituzte elkarrekin, bai duoan bai Tarkovsky Quartet laukotearekin.

Moderato proiektu arrakastatsua ekialdeko musikaren eta mendebaldeko musikaren tartean zebilen. Orain, Lontano lanarekin, espektro zabala hartzen dute biolontxelo-jotzaile alemaniarrak eta pianista frantziarrak, eta, besteak beste, Giya Kancheliren eta Anouar Brahemen melodia ezagunak interpretatzen dituzte, beti utziz inprobisaziorako eta interpretazio pertsonalerako tarteak. Couturierek pieza berriak ere sortu ditu, eta aurreko lanarekin lotzeko balio izateaz gainera, inprobisazio eta interpretazio librerako testuingurua ere eskaintzen dute.

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin