Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

En Tol Sarmiento

Musika
DKluba
en-tol-sarmiento
Intxaurrondo K.E.
2020 Aza 21
/ 20:30
12, 9 EUR
Elebitan
Bertan behera Euskaraz

Oharra: Kontzertua bertan behera geratu da, Covid-19ak sortutako egorerara egokitzeko neurriengatik ezingo baitu emanaldia aurreikusitako baldintzetan eskaini. Donostia Kulturak barkamena eskatzen du egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik.Sarreren dirua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da. Sarrera Victoria Eugenia Antzokiko edo Antzoki Zaharreko leihatilan erositakoek hemengo  inprimakia beteta ere eskatu ahal izango dute itzulketa, leihatila joan beharrik gabe.

EN TOL SARMIENTO

ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera eta bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: 'Aukera berriak'. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino.

Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!


Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Baga Biga

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu