OHARRA:
- Gogoan izan kontzertu hau online soilik ikusteko egin dugula.
- Ez dago bertatik bertara ikusteko aukerarik, kokapenak berak eragotzi egiten du inguruko balkoietatik harago ikustea.
- Aukeratutako ordua 19: 00etatik 19: 30era bitartekoa da, kaleetan jende gutxien ibiltzen den ordua baita.
Donostia Kulturak emanaldi oso berezia eskainiko du konfinamendu garaian abiatutako #DKEtxean egitasmoaren barruko Antzokia Etxean programa digitalaren baitan: Izarok kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiaren teilatutik, 19:00etan, hirukote formatuan (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa eta gitarra; Garazi Esnaola, teklatuak). Zuzenekoa online gozatu ahal izango da Donostia Kulturaren Youtube kanalean Donostia Kulturaren Youtube kanalean maiatzaren 8an 19:00etatik aurrera.
Antzokia Etxean programak hemengo artista eta sortzaileen ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskaini ditu konfinamendu garaian, ostegunetik igandera, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izan dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izan dira Donostia Kulturako kanaletatik. Lanok Youtubeko kanaleko zerrenda honetan daude ikusgai.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa