Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Jazzaren Nazioarteko Eguna, Paul San Martín

Musika
Antzokia Etxean
Paul San Martín
DK ON!
2020 Api 30
/ 19:00

Jazzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Paul San Martín musikariak blues eta jazzari errepaso laburra egingo dio bost abestiko kontzertu honen bidez, Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 30ean 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu