Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Thierry Biscary: Muda

Musika
Thierry Biscary
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
2020 Urr 16
/ 20:00
9 EUR
Euskaraz
75 minutu
Euskaraz

Kantari baxenabartarrak bere barneko garapen pertsonala eta nortasun eraikitzea aipatzen dizkigu Muda azken lanean. Bere azal-mamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala, eta prozesu hori alegiazko zein egiazko istorio batzuei esker kontatzen digu.

Abestien letrak osatzeko, berak batzuk idazteaz gain, hainbat olerkari eta bertsolarien laguntza jaso du: Uxue Alberdi, Jon Benito, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maia.

Jérémie Garat (ahotsa, gitarrak, txeloa), Joël Merah (mandolina, gitarra portugesa, baxu akustikoa), eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua)  musikariak izango ditu alboan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu