Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

En Tol Sarmiento

Musika
DKluba
en-tol-sarmiento
Intxaurrondo K.E.
2020 Api 04
/ 20:30
12, 9 EUR
Elebitan
Atzeratua

Martxoaren 24ko oharra: Ekitaldi hau maiatzera atzeratu da; aurki jakinaraziko dugu data berria. Informazio gehiago: sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.

EN TOL SARMIENTO

ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera eta bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: 'Aukera berriak'. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino.

Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!


Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Baga Biga

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu