Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Natali (akustikoan)

Musika
DKluba
natali
Kixkurra taberna
2019 Aza 29
/ 20:30
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
Euskaraz

Natali 2017ko udan sortu zen.  Bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, Natali Izagirrek bere ezinegonak azaleratu nahian Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, hainbat estilotako kantu bilduma osatu zuten eta “Iparrorratzik gabe” kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.

Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal zarauztarra, Andres Insua patagoniarra eta Olaia Inziarte oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator Nataliren esentzia.

* Oharra: kontzertu hau akustikoan izango da.

Antolatzaileak: Kixkurra taberna eta Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu