Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Mary Halvorson: Code Girl

Musika
Musika
Mary Halvorson
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2019 Urr 10
/ 20:00
18 EUR

Mary Halvorsonek 2015eko uztailean jardun zuen lehen aldiz Donostian, Anthony Braxton-en laguntzaile gisa. Harrezkero, lau urteotan, Marc Ribot, Dave Douglas eta beste batzuen laguntzaile-lanetan ikusi dugu; izan ere, Mary Halvorson gitarraren izar berria da jazzean gaur egun.

MacArthur Fellow saria jaso berri duen emakume hau gai da abangoardia erradikaleko musika-proposamenetan sartzeko, edota, oraingoan bezala, Code Girl honetan, zeina post-bop-aren eremuan koka baikenezake. Lan zaila, ezbairik gabe, baina emankorra ikus-entzuleentzat. Berarekin batera jardungo dute: Amirtha Kidambi kantariak, Maria Grand saxofoiak, Adam O'Farrill tronpetak, Michael Formanek kontrabaxu-maisu handiak eta Thomas Fujiwara bateriak, zeina indar handiz agertu baita Jazz garaikidean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu