Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Chihiro Yamanaka Trio

Musika
54. Heineken Jazzaldia
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Uzt 26
/ 17:30
Gonbidapenarekin

Chihiro Yamanaka Trio

Chihiro Yamanaka (pianoa), Yoshi Waki (baxua), John Davis (bateria)

Pianista gaztea dugu oraindik Chihiro Yamanaka, baina ia hogei urteko ibilbidea darama, eta japoniar jazzeko funtsezko pieza bilakatu da jada. Hasieran, Oskar Peterson mitikoaren eragin handia zuen Yamanakaren piano-soinuak, ukitu garden eta liriko horrekin; gero, instrumentu gehiagotara zabaldu da, organoa eta sintetizadorea ere jotzen baititu. Bakarlari bikaina bada ere, kasu honetan duo eta hiruko formatuan datorkigu Heineken Jazzaldira.Logo Japan Foundation

 

 

Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso beharko dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu