Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Luisa Fernanda, Sasibill Lirika Elkartea

Musika
Luisa Fernanda izeneko zarzuela
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Ira 13 - Ira 14
/ 19:30
38, 25, 15 EUR

Musika: Federico Moreno Torroba.

Sasibillek errepertorio lirikoko zarzuelarik ezagunenetariko bat eszenaratuko du: Luisa Fernanda zarzuela, hain zuzen ere. Argumentua maitasun-istorio gorabeheratsu bat da: Luisa Fernanda Javierrez maiteminduta dago, bere betiko senargaiaz, baina mutila kaskarina eta txoroa izaki, neskak Vidalen errekeritzeei egingo die men. Azkenean, hala ere, Javier zoritxarrak kolpatuko baitu, harengana itzuliko da, Vidalek ere eskuzabal jokatu ondoren.

Miren Urbieta-Vega eta Haizea Muñoz soprano donostiarrak, Alberto Arrabal baritonoak  eta David Baños tenoreak, hartuko dute parte Luisa Fernandan, bai eta  Amelia Font eta Paula Iragorri, eta Rafael Álvarez de Luna, Ángel Walter, Pedro Mª Sánchez eta Paco Maturana lehen aktoreak. Guztiak, Sasibill Orkestra eta Abesbatzarekin batera,  Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean. Koldo Torres arduratu da eszena zuzendaritzaz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu