Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

John Zorn: Bagatelles Marathon I

Musika
54. Heineken Jazzaldia
John Zorn: Bagatelles Marathon I
Kursaal
2019 Uzt 27
/ 18:00
50 EUR

Aurrez iragarri genuen bezala, John Zorn Donostian izango dugu berriro, Heineken Jazzaldian, 2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakasta itzelaren ondoren. Oraingoan, Bagatelles Marathon dakarkigu, zeina arratsaldeko bi saiotan emango baita, Kursaal auditorioan: uztailaren 27an bata eta hurrengo egunean, 28an, bestea.Musika-maratoi honetan 14 taldek hartuko dute parte John Zorn-en The Bagatelles musika-liburu berri eta luzeko 50 konposizio baino gehiagoren interpretazioan.

Parte hartuko duten musikarien artean daude -hogeita hamarretik gora izango dira- Mary Halvorson, Marc Ribot, Kris Davis, Julian Lage, Dave Douglas, Joey Baron, Craig Taborn, Peter Evans, John Medeski, Ikue Mori, Erik Friedlander, Mark Feldman, Sylvie Courvoisier, Kenny Wollesen, Trevor Dunn eta Zorn-en sormen-unibertsoa oso ongi ezagutzen duten beste hainbat.

LEHEN KONTZERTUA (uztailaren 27an)
(Talde bakoitzaren iraupena: 20-25 minutu)

Masada
John Zorn (saxoa), Dave Douglas (tronpeta), Greg Cohen (baxua), Joey Baron (bateria)

Sylvie Courvoisier and Mark Feldman
Mark Feldman (biolina), Sylvie Courvoisier (pianoa)

Mary Halvorson Quartet
Mary Halvorson (gitarra), Miles Okazaki (gitarra), Drew Gress (baxua), Tomas Fujiwara (bateria)

Craig Taborn Solo
Craig Taborn (pianoa)

Trigger
Will Greene (gitarra), Simon Hanes (baxua), Aaron Edgcomb (bateria)

Erik Friedlander-Mike Nicolas Duo
Erik Friedlander (txelo), Michael Nicolas (txelo)

John Medeski Trio
John Medeski (organoa), Dave Fiuczynski (gitarra), Calvin Weston (bateria)

Hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu