Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Maria Schneider + Donny McCaslin Quintet: Blow

Musika
54. Heineken Jazzaldia
Donny McCaslin
Trinitate Plaza
2019 Uzt 25
/ 21:00
28 EUR

Maria Schneider & Ensemble Denada

Maria Schneider Ensemble Denada-rekin batera dakarren proiektu iradokitzailearekin estreinatuko da Heineken Jazzaldian. Orkestra-zuzendari eta musikagile goraipatua da Schneider, bost Grammy sari irabazi ditu, kritikak eta ikus-entzuleek oso gogoko dute eta jazzeko izar erabakigarrienetako bat da une honetan. Halako talentua duen norbait baizik ezin zitekeen jarri Ensemble Denada banda norvegiarraren buruan, ez da alferrik Europa osoko talde berritzaileenetako bat. Oso errepertorio bariatua du talde honek, hala erritmoen nola doinuen ikuspegitik. Bandako kideak kontu handiz hautatu dituzte Norvegiako instrumentista onenen artean.

Donny McCaslin (saxo tenorra), Jeff Taylor (ahotsa), Jason Lindner (pianoa), Jonathan Maron (baxua), Zach Danziger (bateria)

Donny McCaslin-ek zur eta lur utzi zituen hainbat ikus-entzule 2017ko Heineken Jazzaldian eskaini zuen joaldi miragarrian. Ezagutzen zutenek (2016an ere jo zuen Steps Ahead Reunion Tour-eko kide gisa eta Blackstar David Bowie betierekoaren azken diskoan parte hartu zuen) bazekiten haren mailaren berri, baina askorentzat egundoko aurkikuntza izan zen. McCaslin-ek esperientzia aipagarria du jazzaren munduan: elkarlanak egin ditu Steps Ahead, Gil Evans, Danilo Pérez eta Dave Douglas-ekin, eta, 2004an, jazzeko instrumentista bakarlari onenaren Grammy sarirako izendatu zuten.

Donny McCaslin eta Maria Schneider aurretik ere elkarrekin lan eginak dira eta Jazzaldiko saio berean izango ditugu: lehenengoan McCaslin izango da protagonista bere boskotearen buruan eta bigarrenean Maria Schneider-ek zuzenduko du Ensemble Denada. Azkenean, McCaslin-ek Schneider-ekin eta Ensemble Denada-rekin bat egingo du elkarrekin Sue (Or in a Season of Crime) interpretatzeko, hau da, Schneider-ek Bowie-rentzat 2014an idatzitako abestia, zeinarekin irabazi baitzuen Grammy saria. Pieza hori izan zen Blackstar-en ernamuina ere. Hain zuzen, Schneider-ek gomendatu zion Bowie-ri Donny McCaslin kontrata zezan Blackstar grabatzeko.

Abonu edo sarrera izateak ez du bermatzen eserlekua izateko eskubiderik. Eserlekuak iritsi ahala banatuko dira.

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu