Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Joe Jackson

Musika
54. Heineken Jazzaldia
Joe Jackson
Kursaal
2019 Uzt 25
/ 18:00
28 EUR

Joe Jackson (ahotsa), Graham Maby (baxua), Teddy Kumpel (gitarra), Doug Yowell (bateria)

Joe Jackson britainiarra new wave deituko hiru handietako bat da, Elvis Costello eta David Byrnerekin batera, hiruak atzo bezain garrantzitsuak gaur ere. Eklektikoa eta aldakorra, beti nabarmendu da bere irudimen musikalagatik. Genero batetik bestera jauzika ibili da 1979an publikoaren aurrean lehen aldiz agertu zenetik: reggae, jump-blues, saltsa, rhythm’n’blues, garaikidea… Ordutik hona, bost aldiz izendatu dute Grammy sarietarako eta hogeita bat disko argitaratu ditu -azkenekoa, Fool, aurtengo urtarrilean-. Album horrek eta promoziorako hautatu duten Fabulously Absolute singleak frogatzen dute sasoi betean dagoen klasiko baten aurrean gaudela. Donostian eskainiko duen emanaldia “Four Decade Tour” biraren parte izango da, horrela ospatuko baititu musikaren munduan daramatzan berrogei urteak.

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu