Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

John Zorn: Bagatelles Marathon II

Musika
54. Heineken Jazzaldia
John Zorn: Bagatelles Marathon II
Kursaal
2019 Uzt 28
/ 17:00
50 EUR

John Zorn Donostian izango dugu berriro, Heineken Jazzaldian, 2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakasta itzelaren ondoren. Oraingoan, Bagatelles Marathon dakarkigu, zeina arratsaldeko bi saiotan emango baita, Kursaal auditorioan: uztailaren 27an bata eta hurrengo egunean, 28an, bestea. Musika-maratoi honetan 14 taldek hartuko dute parte John Zorn-en The Bagatelles musika-liburu berri eta luzeko 50 konposizio baino gehiagoren interpretazioan. Parte hartuko duten musikarien artean daude -hogeita hamarretik gora izango dira- Mary Halvorson, Marc Ribot, Kris Davis, Julian Lage, Dave Douglas, Joey Baron, Craig Taborn, Peter Evans, John Medeski, Ikue Mori, Erik Friedlander, Mark Feldman, Sylvie Courvoisier, Kenny Wollesen, Trevor Dunn eta Zorn-en sormen-unibertsoa oso ongi ezagutzen duten beste hainbat. Bagatelles Marathon John Zornen unibertso musikal ia amaigabearen mikrokosmos txundigarri bat dugu. Bertan, bere zirkulu hurbileneko artistek ez ezik, rocketik, jazzetik eta musika klasikotik datozen beste hainbat artista gazte distiratsuk hartzen dute parte, guztiak ere New Yorkeko eszena artistiko zorabiagarriko protagonistak.

BIGARREN KONTZERTUA (uztailaren 28an)
(Talde bakoitzaren iraupena: 20-25 minutu)

Nova Quartet
John Medeski (pianoa), Kenny Wollesen (bibrafonoa), Trevor Dunn (baxua), Joey Baron (bateria)

Gyan Riley and Julian Lage
Gyan Riley (gitarra), Julian Lage (gitarra)

Brian Marsella Trio
Brian Marsella (pianoa), Trevor Dunn (baxua), Kenny Wollesen (bateria)

Ikue Mori
Ikue Mori (elektronika)

Kris Davis
Kris Davis (pianoa), Mary Halvorson (gitarra), Drew Gress (baxua), Kenny Wollesen (bateria)

Peter Evans Solo
Peter Evans (tronpeta)

Asmodeus
Marc Ribot (gitarra), Trevor Dunn (baxua), Kenny Grohowski (bateria)

Hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu