Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Lee 'Scratch' Perry + Tacumah

Musika
DKluba
lee-scratch-perry-tacumah
Intxaurrondo K.E.
2019 Api 05
/ 22:00 (ateak) / 22:30 (kontzertua)
20 EUR
Ingelesez

LEE 'SCRATCH' PERRY

1960ko hamarkadaren hasieran abeslari eta Kingstoneko Coxsone Dodd-en estudioko ingeniari gisa hasi eta Wailers taldearen Herbsman eta Soul Revolution moduko klasiko aitzindariak ekoitzi zituenetik, reggaearen altxor preziatuenetakoa bihurtu da Perry, bere estilo berritzaileari esker. Lee “The Upsetter” Perryk ia denekin lan egin du, hala nola The Heptones, The Skatalites eta The Clash taldeekin. Hain zuzen ere, haren ekarpen nagusienetakoa izan zen Bob Marley, Peter Tosh eta Bunny Wailer Barnet Brothers-ekin (Carley eta “Familyman”, Perryren The Upsetters taldearen bihotza izandakoak) elkartu eta Bob Marley and the Wailers sortzea. Perryren barne- bakarrizketa gisako diatribak zoro baten hitz toteltzat jo izan dituzte batzuek, eta profeta baten eskaintzatzat beste batzuek. Nolanahi den, haren dubbing estilo berdingabea kutsakorra da. Askotan, hitzak deskonposatu egiten dira haien elementu aratzenetaraino: soinua eta sentimendua. Perryk soinu-efektuak, echo reverb-a eta rewind-a erabiltzeko duen modu iraultzaileak dimentsio berri bat gehitu dio reggaearen tradizio herrikoiari, eta era guztietako artistengan izan du eragina. Lee Perry Europan barrena ibili da oraindik orain, eta jarraitzaile zaharrak nahiz berrienak liluratu ditu bere dohain oparoekin.

TACUMAH

Tacumah 2008an Donostian sortutako eta 10 musikarik osatutako reggae banda bat da. Taldekide bakoitzak bere historia musikal propioa duenez, taldearen musikak iturri askotatik edaten du. Baina guztiak bildu dituen jamaikar reggae klasikora hurbiltzen ahalegintzen dira, batez ere 70eko eta 80ko hamarkadetako roots eta dub doinuak landuz, irla hartako aspaldiko doinuak ahaztu gabe, rocksteady eta ska, alegia.



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu