Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Lisabö + Mursego

Musika
DKluba
lisabo-mursego
Intxaurrondo K.E.
2019 Mar 02
/ 22:00
13, 11 EUR
Euskaraz
Agortuta Euskaraz

* Oharra: kontzertu honetako sarrerak AGORTU egin dira. Kontzertuaren egunean bertan ez dira sarrera gehiago lehiatilan eskuragai egongo.

LISABÖ

Zazpi urte eta gero disko berria aurkeztera dator Lisabö, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen. Isiltasunean eta modu intimoan landutako proiektua da, lokaleko pareten itzalpean pixkanaka sortutakoa. Prozesu luzea izan da, Ivan Zabalegik eta Joseba Poncek utzitako hutsuneak direla eta, taldea birsortu egin behar izan dute. Aida Torres arduratu da baterietako bat grabatzeaz, celloetan, beste diskoetan bezala, Maite Arroitajauregi izan dute lagun eta Santi Noain zein Okene Abregoren kolaborazio bereziak izan dituzte.

Lisabören musikak Martxel Mariskalen hitzari bizitza eman dio eta testuak haien eskuetara iritsi zirenean, kantuek behar zuten zentzu eta norabidea finkatu zuten.

MURSEGO

Maite Arroitajauregik 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta Bat diskoa argitaratu zuen. Ordutik kontzertu ugari eta beste bi disko iritsi dira: Bi eta Hiru, 2010ean eta 2013an (Bidehuts) argitaratuak, hurrenez hurren. Dantzaren eta antzerkiaren arloan eginiko unean uneko kolaborazio batzuetatik harago, Arroitajauregik ibilbide oparo bati ekin dio ikus-entzunezkoen munduan. Hainbat film labur eta luzeren musika idatzi du. 2017an Oiondarrekin eta Oiondarrentzat disko bat grabatu zuen elkarbizitza sustatzeko asmoz: 100% Oion.

*argazkia: Galder Izagirre (@diapositivisme_studio)



Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Bidehuts

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu