Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Angel Unzu Cuarteto Eléctrico

Musika
Angel Unzu Cuarteto Eléctrico
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
2019 Ots 15
/ 20:00
9 EUR
Elebitan
75 minutu

Angel Unzu-k sei disko landu ditu lider gisa, konpositore eta interpretatzaile eklektikoa dela erakutsiz, musika tradizionaletik, garaikidea edo jazzarengandik hurbil.

Dúos izeneko diskoaren ondoren (Musika Bulegoa Saria, 2016an), proiektu berria aurkeztuko digu: Angel Unzu Laukote Elektrikoa, jazz munduko hiru musikari ospetsuen laguntzarekin: Andrzej Olejniczak (saxoak, klarinete baxua), Gonzalo Tejada (baxu elektrikoa eta biolentxeloa), eta Juanma Urriza (bateria).

Proiektu berri honetan, Unzu-k bere ibilbide "akustiko" luzea alde batera utzi du bere joera elektriko eta elektronikoa garatzeko. Errepertorio berria da, beraz, freskoa eta ilusionantea musikarientzat. Musikari hauekin eta talde elektrikoa osatuz, soinu-aukerak nahi beste zabalak dira. Xuxurlaren samurtasunetik muturreko ruidismorainoko dinamika zabal horrek inprobisazio askea, funk zertzeladak eta dinamika esajeratuak eskaintzen ditu, baina guztien gainetik hegan eginez, melodia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu