Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

X. Euskal Metal Fest: Ostirala

Musika
Soziedad Alkoholika
Larratxo K.E.
2019 Api 05
/ 19:30
18, 23 EUR

Euskal Metal Fest jaialdiaren X. Urteurreneko lehen data ostiralean izango da eta bertan Soziedad Alkoholika taldea izango da kartelburu. Gasteiztarrekin batera arituko dira Elbereth (speed, trash & heavy metal), Demonik (metal & trash), In Vain (death & black metal) eta Dawn of Extinction (metalcore, death & trash metal).

Soziedad Alkoholikak Sistema Antisocial diskoa kaleratu zuen 2017ko martxoan eta disko horrekin bueltatu ziren eszenatokietara Juan (abeslaria), Jimmy (gitarra), Pirulo (baxua), Iñigo (gitarra) eta Alfred (bateria).

Musika independentearen munduan eragin handiko banda da. Thrash, Hardcore eta Metal estiloak uztartzen dituzte abesti sendo eta testu esplizituen bitartez berezko ezaugarriak mantenduz.

Kontzertu gehiago izango dira larunbatean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu