Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar, Sacha Standen

Musika
Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar, Sacha Standen
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
2018 Ots 23
/ 20:00
9 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Belatxa izeneko hau, Jean Mixel-ek inoiz ekoitzi duen diskorik mamitsuena dugu. Bertan, inspiraziorik garbienak bildu nahi izan balitu bezala, oroimenik gustokoenak, doinurik maiteenak, sustraien erreferentziaz eta naturaren usaiaz atondurik.

Atsegin bezain aberats suertatzen da a capella-n abestutakoak eta kantu musikatuak tartekaturik jasotzea, xirularen espresiobideari urrezko tarteak utzirik. Diskoan bezala, kontzertu honetan, Mixel Etxekopar (ahotsa, xirula eta ttunttuna) eta Sacha Standen (arrabita, pianoa eta moldaketak) izango ditu lagun urko, talde ttipi baina eraginkor honen bidez, lanaren funtsa hobekiago azalduko delakoan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu