Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Gatibu + Pelayo y sus Malditos

Musika
DKluba
gatibu-pelayo-y-sus-malditos
Intxaurrondo K.E.
2017 Api 21
/ 22:00
18, 15 EUR
Elebitan
Agortuta Euskaraz

* Oharra: sarrerak agortu dira.

GATIBU

Durangoko Azokan Aske maitte, aske bizi deituriko estudioko seigarren diskoa aurkeztu eta gero, Gernikako Gatibu taldea Donostian izango da lana osatzen dituen zazpi abestiak zuzenean jotzeko.

Honakoan eta bere musika eskutik hartuta, Gatibuk toki eder desberdinetara ametsetan bidaiatzeko parada ematen digu. Sentsazio positiboz beteriko zeharbide honetan erritmo biziak eta dantzagarriak rock-arekin eta pop-arekin uztartuko dira elektronika eraginkor batean sartu-irten txikiak adorez erakutsiz.

PELAYO Y SUS MALDITOS

Pelayo y sus Malditos Donostiako Rock & Roll talde bat da. Gaur egun, 2016aren bukaeran grabatu zuten Ándate con ojo izeneko bigarren lana ari dira aurkezten. Hauek dira taldekideak: Xabier Muñoz (ahotsa eta harmonika), Mikel Sotillos (gitarra), Telmo Mella (gitarra), Martin Apalategui (bateria), Markel Alonso (baxua) eta Kimetz Galarraga (teklatua).



Antolatzaileak:  DefyMusic eta Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu